1. |
Beste Behin
02:27
|
|||
Beste behin
jarri eskun garun ta eztarri
ahal den neurrian iratzarri gaur
atzo gabe
biharrik ez duena sarri
betiereko orain hori naiz
edo ez
Ze berri diren
zahartzearen desafioa
izanaren esanahia
inoiz, beti ta hauen lagun guztiak
Gabon...ase zinen uso
etsi duzun otso
egunonak!
errepikatzen
Lehen aldiz baina
beste behin
ta beste behin…
|
||||
2. |
Zenbaterainor
03:11
|
|||
Zenbat ate, zenbat laino?
zenbat izan naiz?
zenbateraino?
Zenbat galdetu
nor naiz?
zenbat erantzun?
zenbateraino ?
Babesten diren guztiak abesten hasi naiz
ondorio pare bat
Jakin
kaosik handiena hemen beti isila da
ezerk mina merezi al duen pentsatzen ari naiz
Zenbat tarte, zenbat baino?
zenbat da izana?
zenbateraino...
zer da osasun? zer gaitz?
zenbat izan naiz?
zenbateraino…
Definitzen naizenero
naizen eroa aurkitu ezinda nago
Nor naiz?
ZENBATERAINOR
|
||||
3. |
Zaldi Beltz Bat
03:11
|
|||
Inori eskeini al diozu ezkutuko hori?
elkarri zor diogun orri zuria
horren galbidelagun lerroarte hori
zoriak ezin du izan zaldi beltz bat
Nahiz etzenidan erantzun sentimezu hori
zauriak ezin du izan zure izena
Ez dakit noiz zahartu ginen, ahaztu ginen
tamalez goiz berandutu zen
Gaur nire zai nago, adi
besarkatzeko, ez askatzeko
beste dena
Nahiz etzenidan erantzun sentimezu hori
zauriak ezin du izan zure izena
Noiz zahartu ginen, ahaztu ginen?
tamalez goiz berandutu zen
|
||||
4. |
Bideharri
03:32
|
|||
Ez nago prest...
Bideorri gabe
bideak harri bilakatu nau
ta zenbat gau…
lasai lo in gabe
aldatuko nauena itxoiten
ta ez nago prest
Argiak eraiki nau
nahiz minak iraun
Aurkitu nahi nuke garai baten nintzena
zenbat du atzotik egun sentitzen denak
ta galdu nahi nuke behartzen nauen dena
inozentzi urak ito dezan naizena
Eman nahi dizut sortu dudan hau
ikastea bihurtu du arau
ta zenbat gau
lasai lo in gabe
piztuko nauena itzaltzen
ta ez nago prest
Aurkitu nahi nuke garai baten nintzena
zenbat du atzotik egun sentitzen denak
ta galdu nahi nuke behartzen nauen dena
inozentzi urak ito dezan naizena
|
||||
5. |
||||
Ni, zama
nire gaur guztien ama
babesten zaila txiki izateko handinahia
Ta gertuko dana
urrundu ahala
batzen gaitun bakarra distantzia da
Erraldoiek ahaztu ote dute
behinola izan zuten txoritasuna
ta nik kafe katillun nahi ditut
zerbezak ta azukrezkak
Ni, zama
nire gaur guztien ama
babesten zaila txiki izateko handinahia
Ta gertuko dana
urrundu ahala
batzen gaitun bakarra distantzia da
Ez dut nahi zure aisia ez
zure ziria bai
negar egin arte kontatutako guztia
Ispilu hauei kantuan berriro
neurtuz berriz zeinen luze den soka
gaur ere bai, oin eta lur
arten dagon distantzia
nire akatsek definitu zai nago
|
||||
6. |
Ulia
03:15
|
|||
Ibaiertzean nabil, berriz bueltako bidean
urak galdetu dit: nola daramak nekea?
garesti baita beti ez bereiztea,
poza ta pena
zu ni, garena, ezerez dena
Jada ez dut lekurik azalean, zoriona ez den ezer barneratzeko
sentitzea ez zen nire lehentasuna
baina agertu zinen
Arrazionaltasun nekagarri hau, itsasoratu nahi dut
itsaso bat izan, hodeiertzik ez duena
ez nire haitz, ez zure aitzaki
ez arrazoi ez arazo
eta olatu artean loratu behar orain
Non gorde aingura? Agurraren ubeldura
Jada ez dut lekurik azalean, zoriona ez den ezer barneratzeko
sentitzera ausartu nintzenenan, desagertu ginen
|
||||
7. |
Lehen Buru Gerra
02:43
|
|||
Denak gaude lotuz
lotuta
irabazi bila galduta
ausart izateko nahaia ahaztuta
gure beldurren zirriborroak sinistuta
Argi ilun hau gugan bizi da
Lubakiro erabaki bat da su ez dena
irabazle, galtzailerik ba al da nire baitan?
Munduaz beste egin al du niak?
ilusioen erresumak ez dauka inoiz
minak bezainbeste soldadu
Lehen Buru Gerran
nire aurka ezin berdindu
ta berdin du
Harresiz estali dut berri dena
nigandik ihes nabil betikora
|
||||
8. |
Kontra edo Alde
03:25
|
|||
Asko geldi zaudete
ba al da inor izan nahi duenaren ale?
Itsaso gosez, makal igeri
hezitzailearen arte
Ta zu ze zaude kontra edo alde?
Ni? Zure iritzia ahazten
harmoniaren isiltasunean
Aditu,
gure bihotzak aditu
izateak 280 karaktere baino gehio ditu
izate baten euriak
ez du zertan beste bat zauritu
Gaur nia soilk zor
gorrotoak bost
zu ba al zatoz azaldu ezin den hortara?
sentitzeko gogoz jantzi naiz asmoz
zu ba al zatoz?
Beti da eraikitzea eraiste
hautuak zergatik ote
etengabe peaje
ez al gara ba libre?
haizea bezalaxe
zure egarria ez da nire gose
Gaur nia soilk zor
gorrotoak bost
zu ba al zatoz azaldu ezin de hortara?
sentitzeko gogoz jantzi naiz asmoz
zu ba al zatoz azaldu ezin den arnasgunera?
|
BANANAS San Sebastián, Spain
EUSCREAMO
BANANAS:
Iri - bateria
Xabi - bajua
Itzal - gitarra
Ander X. - gitarra
Gartxot - eztarria
Streaming and Download help
If you like BANANAS, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp